XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), Rusty Jamesen begirada malenkoniatsua hilzorian dagoen hiriari, ezin adierazgarriago dira alde honetatik.

S E. Hintonen mundua kale horietan dago sustraiturik, auzo bazterretan, gazteen erresumetan, non nagusiek enbarazo baino ez bait dute egiten.

Droga kontuak direla eta, gazteen joera ezberdina da.

Hasieran, taldeen arteko lokarritzat jotzen bazen ere, socak eta mozkortuta, geroago ikusiko dugu nola bilakatu den asuntuo eta zernolako ondorioak ekarri dituen.

Mampamp;Mren kasua adibidetzat ekarri digu Hintonek, baina berriz ere ekin dio Cassandraren kontua azalduta.

Azken ondorioa, Motorreko Mutilak dakarkigu: ez dago azalpen beharrik, droga hartzeak nortasuna suntsitzen du eta zigortuta dago gazteen pentsamenduan ere.

Mozkortzea ere ez du helburutzat hartzen Rusty Jamesek, Steveri aurpegia eman behar dionean, eta azaltzen du pozik egoteko adina baino ez duela edaten.

Etxea, eskola, kaleko topaguneak ezan dira betidanik gazteen ezpaziorik erabakiorrenak.

Nobela hauetan ageri denez, etxeak ez dauka aparteko garrantzirik.

Ez dago deskribapen luzerik, ez eta ekintza berezirik inongo etxetan.

Salbuespena, Curtis anaien etxea da, eta hori erraz azaltzen da, lotzen badugu gai hau heldutasuna gaiekin.

Etxea heldutasunari lotuta, ikusiko dugu kalea dela nagusi gaztetasunaren berezko esparrua bait da.

Bitartean, eskola, tarte huts bat.

Kalean hitz egiten dute, kalean burrukatu, lo egin eta bizi ere neurri handi batean hantxe bizi dira.

Kalekumeak dira pertsonaiarik erakargarrienak: R. James, Dallas, Ponyboy, Johnny, Two-bit, Mark...

Eta etxekoiak gezalagoak, ordea: Steve, Darrel, Bryon, Charlie (taberna du etxe)...

Hiru elaberrien bilakaera

The Outsiders elaberri melioristatzat jo badaiteke ere, kontuak zeharo aldatu dira That was then, this is now elaberrian.

Pertsonaia nagusiek diotenez, jadanik hau beste kontu bat da.

Izan ere, The Outsiders elaberrian egileak zenbait gauzaren alde egiten zuen apostu, nolabait itxaropentsu jokatzen bait zuen: Jonnyren heriotza gorabehera, bestelako etorkizuna izango zuen Ponyboy Curtisek nobela amaitutakoan.

Azken nobela honetan, berriz, pertsonaia guztiak puntu ezin korapilatsuago bateraino heldu dira eta konponbidea, beti bezala, tragikoa izango da.

Korapiloa askatu ezinean, zirt edo zart egin eta hariak hautsiko ditu Bryonek, bai adiskidetasunarenak, bai leialtasunarenak.